Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oiartzun eta Murgiako saioak, zuzenean Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en

2013/11/15
Oiartzun eta Murgiako finalaurrekoak telebistaz zein internetez segitzeko aukera izango da. Hitzetik Hortzeraren saio berezietan finalaurreko guztiak zuzenean emango dituzte ETB1en. Zuzeneko emanaldiak EAEn ETB Sat-en eta Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ETB1en ikusiko dira. Bertsoa.com, berriz, saio guztiak eskaintzen ari da interneten bidez.

Aitzol Barandiaran eta Josu Goikoetxea ari dira aurkezle eta aditu lanetan Hitzetik Hortzerako zuzeneko emanaldietan. Oiartzun eta Murgiako finalaurrekoak emango dituzte zuzenean, ETB Saten bitartez Euskal Autonomia Erkidegorako eta ETB1en Nafarroa eta Ipar Euskal Herrirako. BECeko finala ere osorik eskainiko du Euskal Telebistak.

Zuzeneko emanaldiaz gain, Hitzetik Hortzera saioa bere ohiko ordutegian ikusteko aukera ere izango da, igandero arratsaldeko 15etan eta astelehenero 23:15ean. Horietan asteburuko saioen laburpen zabala eskainiko da. 25. denboraldia bete du aurten Hitzetik Hortzera saio beteranoak, eta behin Txapelketa Nagusia amaituta plazaz plazako asteroko jardunaren berri ematen segituko du, apirila arte.

Bertsoa.com lehen kanporaketatik ari da saioak zuzenean eskaintzen. Horrela, Oiartzun eta Murgiako saioak ere eskainiko ditu interneteko atariak