Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sustraik Colinak Murgian irabazita, osatu da finalaurrekoen bigarren itzulia

2013/11/17
Sustrai Colinak irabazi du Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa. Haren atzetik Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Fredi Paia eta Xabier Silveira sailkatu dira. Finalaurrekoen lehen itzuli azken saioa zen Murgiakoa, eta erabakita utzi du du bigarren pasa diren 18 bertsolariak.

Sustrai Colinarentzat izan da Murgian jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa. Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek:

 

Sustrai Colina 706
Beñat Gaztelumendi 697
Aitor mendiluze 694,5
Unai Agirre 670,5
Fredi Paia 661,5
Xabier Silveira 622,5


Gaurko irabazlea zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako bigarren itzulirako. Hilaren 30ean Maule-Lextarreko azken finalaurrekoan kantatuko du

 
Aldez aurretik sarrera guztiak salduta zirela, 1.180 bertsozalek bete dute Murgiako Palatu kiroldegia. Bertsozale Elkarteak bereziki eskertu nahi izan du Zuiako udalak eta inguruko bertso eskolek saioa antolatzeko eman duten laguntza.

Finalaurrekoak amaituta, hauexek dira finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatzea lortu duten bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu, Jexux Mari Irazu.

Bigarren itzuliko hiru saioak horrela gelditu dira:

Azaroak 23, Elizondo: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto

Azaroak 24, Donostia: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin

Azaroak 30, Maule-Lextarre: Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu, Jexux Mari Irazu

Bi itzulietako puntuazioak batzen dira eta zazpi puntuaziorik onenek lortuko dute finalerako sailkatzea.