Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalerako sarrera guztiak bukatu dira

2013/11/13
Abenduaren 15ean BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak saldu dira. Azken sarrerak bart saldu ziren eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko.

Bart saldu ziren abenduaren 15eko finalerako azken sarrerak. Salmenta guneetan zein internetez salgai zeuden sarrera guztiak salduta, beteta dago BECeko aforoa eta ez da sarrera gehiagorik jarriko salgai.

Finalerako autobus eta bazkarirako txartelak oraindik ere salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.

Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela finalaurrekoetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunearen bitartez.