Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsolaritzaren Datu-Basearen lehiaketan parte hartzeko azken egunak

2013/10/28
Txapelketa Nagusia hastearekin batera, Bertsolaritzaren Datu-Basearen lehiaketa jarri genuen martxan. Dagoeneko asko zarete zuen erantzunak bidali dituzuenak. Urriaren 29an amaituko da bertan parte-hartzeko epea, hortaz azken egun hauek aprobetxatu. Ongi erantzuten dutenek finalurrekoetarako zein finalerako sarrerak eskuratzeko aukera izango dute.

Bertsolaritzaren inguruko hamar galdera erantzun da lehiaketak proposatzen duen bakarra. Erantzunak aurkitzea ez da oso zaila eta lana are gehiago errazteko, hona hemen pista bat: erantzun guzti-guztiak Bertsolaritzaren Datu-Basean (BDB) aurkituko dituzue. Saria izan bada, finalaurrekoetarako eta finalerako 30 sarrera zozkatuko ditugu ongi erantzuten duten guztien artean.

Lehiaketaren inguruko xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzue.