Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amasa-Villabonako kanporaketako sarrera guztiak bukatu dira

2013/09/27
Olaederra kiroldegian jokatuko da azkenean Txapelketa Nagusiko lehen kanporaketa. Aforoa handiagoa izanagatik ere, saiorako salgai sarrera guztiak saldu eginda dira, hortaz igandean ez da takila zabalduko. Kiroldegiko ateak 16,30ean zabalduko dira.

Irrikaz ekin diote bertsozaleek Bertsolari Txapelketa Nagusiari. Amasa-Villabonako saiorako salgai zeuden sarrera guzti-guztiak saldu egin dira, hortaz ez da sarrerarik gelditzen.

 

Hasiera batean Behar-Zana pilotakeluan egitekoa zen igandeko saioa, 700 lagunentzako aforoa du politalekuak. Sarrera salmenta handiaren ondorioz, saioa Olaederra kirroldegira pasatzea erabaki du Bertsozale Elkarteak, 920 lagunentzako aforoa baitu. Hala eta guztiz ere, ostiral arratsalderako sarrera guztiak saldu dira.

 

Olaederra kiroldegian jokatuko da igandeko lehen kanporaketa, baina sarrera guztiak aurretik saldu direnez ez da takila zabalduko. Kiroldegiko ateak saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko dira, 16,30ean.

 

Era berean, Amasa-Villabonako saiorako sarrera guztiak saldu direnez, Bertsolari Txapelketa Nagusia segitzeko salgai ziren bonoen salmenta ere amaitu egin da.

 

Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela saioetarako sarrerak www.bertsosarrek.eu webgunearen bitartez.