Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Altsasuko saiorako sarrera guztiak amaitu dira

2013/10/10
Igandean Altsasun jokatzekoa den Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketarako sarrera guztiak saldu dira jada, hortaz ez da saio horretarako sarrerarik gelditzen. 825eko aforoa beteta, igandean ez da lehiatila zabalduko. Larunbatean Hendaian jokatuko den kanporaketarako oraindik sarrerak salgai daude, www.bertsosarrerak.eu web gunean eta Beltzenia ezker paretako tabernan.

Asteazken gauean saldu ziren igandean Altsasun jokatuko den laugarren kanporaketarako azken sarrerak. 825 lagunentzako aforoa du Burunda pilotalekuak, eta bertsozaleek guztiz beteko dute aretoa. Sarrera guztiak saldu egin direnez, igandean ez da lehiatila zabalduko Altsasun.

Alsatsukoa ez da asteburuan izango den saio bakarra. Hendaian larunbatean hirugarren kanporaketa jokatuko da eta saio horretarako oraindik sarrerak badira. Hendaiako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean eta Beltzenia ezker paretako tabernan daude salgai.

Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela saioetarako sarrerak www.bertsosarrek.eu webgunearen bitartez.