Bertso Udalekuak

Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartzen dute parte Bertso Udalekuetan.

Bertso Udalekuak LogoaBertso Udalekuek urteurren biribila izango dute aurten: 20 urte bete dituzte!

Begirale, zuzendari edo sukaldari gisa parte hartu nahi duten hezitzaileentzat otsailaren 16an zabaldu zen izen-ematea martxoaren 16ra arte. Hezitzaile gisa etortzeko beharrezkoa da bertso-eskolako kide izatea eta begirale gisa etortzeko begirale titulua ere behar da.

Bestalde, udalekuetan parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoentzako izen-ematea martxoaren 13tik 24ra izan da bertso-eskolako kideentzat edota gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat. Gainerakoek, martxoaren 30etik apirilaren 6ra arte izan dute aukera.

Bazkide egin nahi?

Hemen duzu txanden inguruko informazioa.

Euskalki aniztasuna eta bertsolaritzarekin harremana

Lehen udalekua Hazparnen izan zen, 1998an, Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Udal Leku Elkarteak antolatuta.

Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartzen dute parte bertso udalekuetan. Euskalki aniztasuna da udalekuon ezaugarrietako bat.

Bertso Udalekuak: Bertsolaritzaz lagunarteko giroan gozatzeko aukera!

Bertsolariekin zuzeneko harremana ere izaten da udalekuetan. Txanda bakoitzean bertso afaria egiten da, eta gaztetxoek aukera dute euren erreferente direnekin jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jarduteko. Kantagintza da beste zutabe garrantzitsuetako bat. Txanda bakoitzean kantuak sortzen dira, guztien artean udalekuetako diskoa osatuz.

Hezitzaileak, zuzendari, begirale zein sukaldariak, bertso mundukoak eta aisialdian esperientzia dutenak dira.

Irañeta 2015