Bertsolaritzaren Sekretuak

Halaber, Korrika Kulturalaren barruan “Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia” ikuskizuna eskainiko da hainbat herritan.
Historiak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diren emakume bertsolariak. Emakume hauen lana gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, -beraien bertsoak erre, gorde eta isildu baitira-, batzuk errekuperatzea lortu da.
Emakume bertsolarien ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, “Xenpelar” zenaren iloba. Joxepa Anttoni ez zen aurrena izan, ezta azkena ere. Joxepa Anttonirena bezala, askoren ezagutza galdu da bidean eta isilduriko emakumeen historia ekarri nahi da argitara.
Ikuskizunaren bitartez emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi izan dute.
Ekimen hauen guztien inguruko informazio zehatza www.korrika.eus webgunean aurkituko duzue.
“Bertsolaritzaren sekretuak” lehen emanaldiak:

Otsailaren 26an, Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan, 20:00etan

Martxoaren 7an, Mungian, Olalde Aretoan, 20:00etan.

Martxoaren 12an, Baionan, Kalostrapen, 19:30etan

Martxoaren 18an, Villabonan, Subijana etxean, 20:00etan.

Jokin Labaienek eman zituen ikuskizunari buruzko azalpenak Korrika Kulturalaren aurkezpenean. Hona hemen: