Bertsotruk 2017-2018

Bertso Eskolen Egunean, irailaren 30ean, aurkeztu da III. Bertsotruk, bertso eskolen arteko desafioak biltzen dituen egitasmoa.

Bertso eskolen arteko harremana sendotzeko bidean aurrera eginez, bertso eskolen arteko desafioak egingo dira aurten ere Bertsotruk egitasmoaren baitan.

21 taldek eman dute izena eta horiekin zortzi multzo egin dira. Multzo horietako bertso eskoletako bakoitzak bere taldeko bertso eskolarekin zehaztuko du hitzordua eta formatua.

Hauek izango dira parte hartuko duten bertso eskolak:

  • Markina-Xemein eta Leitza/Lekunberri2015-11-04
  • Erniarraitz eta Sakana
  • Oñati eta Enkarterriak
  • Bortziriak, Durangaldea eta Lasarte-Oria
  • Barañain, Iruñea, Elorri eta Zarautz
  • Aramaio, Gernika-Lumo eta Irun
  • Gasteiz, Harituz eta Debagoiena
  • Mungia/Larrabetzu, Aitziaren gorraizia eta Mutriku

 

SAIOEN AGENDA