Araba

Eskolartekoak eman ditun lehen pausuak

2016/04/19
Arabako XXI. Eskolartekoa hasi da martxan

Larunbatean, hilak 16, 14-18 urte arteko gazteen Arabako Eskolartekoa burutu zen Ozetako Otaza auzoko Garai on Kulturgunean. 9 gazte bildu ziren norgehiagokan eta euretako 6 pasa dira maiatzaren 21ean Aramaion burutuko den finalera.

Saioa arina izan zen eta gai ezberdinak jorratu zituzten bertsolariek, parrandak eta maitasuna tarteko. Peru Amorrortu, Xabier Antia, Aroa Arrizubieta, Martin Abarrategi, Unai Anda eta Markel Yoyerri egokitu zitzaizkien finalerako txartelak.

Ostean elkarrekin afaltzeko eta akelarrean asteburu pasa ederra egiteko aukera izan zuten partaideek eta Arabako bertso eskoletan kantuan naiz gai jartzen aritzen diren gazteek.

Beraz, maiatzaren 21ean Arabako XXI. Bertsolari Eskolartekoko finala eta Arabako Bertso Eskolen eguna ospatuko da egun osoan zehar. 

                    facebook abe  twiter abe  

Agenda

2017-03-29 Gasteiz Sariketa

Bertsokatu Txapelketa. Finala

2017-04-01 Gasteiz Txapelketa

Arabako Bertsolari Txapelketa. Finala

2017-04-01 Lapuebla de Labarca Plaza librea

Viana eta Arabar Errioxako II. Korrika. Bertsolariak

2017-04-07 Laudio Plaza librea

IV. Patxaran festa. Bertso-hop

Agenda osoa