Araba

Bertso-saio motak

Zer antolatu daiteke? Afaria, jaialdia, poteoa...

Formatu guztiak LANKUren bitartez kontratatu daitezke.

Formatu ezagun hauek egoera askotara egokitzen dira:

- Jaialdia:  Entzuleak eserita, lau bertsolari eta gai jartzailea areto batean, ordu bete.

- Bertso bazkaria/afaria:  Bi bertsolariek bazkaldu/afaldu ostean kantatuko dute, 2 ertsolari, ordu bete.

- Bertso-poteoa:
Bi bertsolariak trikitilariekin batera tabernaz taberna. Herriko trikitilariak badira hobe, 2 ordu.

- Balkoitik balkoira:

2-3 bertsolariak kaleko balkoi ezberdinetan kokatuta bertsotan aritzen dira. Entzuleak zutik, ordu bete.

 

Bertso-saioen formatu berezi batzuk euskaldunen gozamenerako eta erdaldunak gustura egoteko:

- Bertso-dantza plazan:
Plazak 2 bertsolari eta musikarien erritmora dantzatuko du. Plaza bertatik dantza-animatzaileak dinamika sortuko du. Ordu eta laurden.


- Bertso-pilota:

Bi bertsolariek botilero lana egiten dute tarteka kantatuz.


- Bertso-saio osagarria:

Bi bertsolariek aurkezle-animatzaile lana egingo zuten plazan. Ordu bete. Dastaketa bitartean, azoka egunean...


- Umeentzako bertso-antzerkia:

Galtzagorriei to, Inaxito
Hiru, bi, zast… egizu jolas
Bikokote
Katillukadak: Txontxongiloak
Bertsolharitza