Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Oinarriak

Autogestioa, herrikoia, sailkapenik gabe, kolektiboa

Lau oinarrien gainean eraiki da 2016ko Kuadrilla artekoa, hauexek:

Helburu nagusia parte hartzea sustatzea izanda, idatzizko eta bat-bateko talde guztiei parte hartzeko aukera berberak eskaini dizkio Kuadrilla arteko honek. Ondorioz, ez da sailkapenik egon. Eta azkeneko egunak topaketa izaera izan du; martxoaren 12an talde guztiek izan dute kantatzeko aukera. Parte hartzeko sistema honek ahalbideratu du bertso kuadrilla guztien egoerara eta izaerara egokitzea. Arabako taldeen izaeraren aniztasuna errespetatu ditu.

Autogestioan oinarritzen da. Talde parte hartzaileek erabaki dute Kuadrilla arteko honen formatua eta egitura. Taldekideak eta baliabide teknikoak bilatu dituzte, herriari eta eskualdeari beren topaketaren berri eman diote eta nahi/ahal duten neurrian hedapena egin du. Arabako bertsolaritzaren etorkizuna autogestioan datza.

Era berean, bertsotan egitera bultzatzea izan da helburua, eta ez bakarrik bertsolari osoa izatera iristea: idatziz edo bat-batean, norberaren maila kontuan hartu gabe, nahi duenak sortu ahal izan du, bat-batean modalitatean edo idatzizkoan. Bertsotan lagun artean egin, herrian sortutako bertsolariak herriarentzat kantuan. Bertsozaletasuna herritik abiatu nahi izan dugu, herriko bertsolariak baloratu eta bertsolaritza herrikoia sustatu.

Bertsolaritzaren mugimenduak berezko duen izaera kolektiboa indartzeko asmoz bertsolaritzaren eragile ezberdinek (bertsozaleek, bertsolariek, gai-jartzaileek…) taldeka hartu dute parte. Norbanakoa kolektibo baten parte sentiarazteko, bertso-eskola dela, Arabako bertsolaritza dela... Kolektiboa aurrera ateratzeko borondatezko inplikazioa beharrezkoa da.

bideo spot