Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Aurkezpena

2016ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa logoa

Bi urtean behin antolatzen den taldekako ekimen bat da Kuadrilla artekoa; ekimen kolektiboa eta herrikoia da. Arabako bertso-eskolek sortzen duten egituran oinarritzen dena.

Arabako bertsolariek 3-6 bertsolariz osatutako taldetan parte hartzen dute; gai-jartzailea, epailea, musikariak, sukaldariak… ere taldekideak dira. Talde parte hartzaile hau, talde antolatzaile bat ere bada; bere herrian edo eskualdean topaketa antolatzeaz arduratuko da.

Taldeka parte hartzeak bertsogintza eta inguruko bertsolaritza mugimendua astintzen ditu. Parte hartzea errazten du, bertso-eskolak indartzen ditu eta bertsozaletasuna sustatzen du.

2016ko Arabako Kuadrilla arteko laugarren edizio honetan bat-bateko 14 taldek parte hartuko dute, 51 bertsolarik eta idatzizko 10 taldek. Era berean, berrituta dator; izaera kolektibo, herrikoi, eta taldeen autogestioari eutsiko dio, eta erronka-topaketan oinarrituko da.

Arabako 6 eskualdetako taldeen arteko 6 topaketa antolatuko dira, erronka izaerarekin. Eskualde bakoitzean topaketa antolatzen duen taldea edo taldeak Arabako beste talde batzuekin erronketan arituko dira, formatu ezberdinetan (bertso-bolo, saio musikatua, kopla lehiaketa, oholtza gainekoa bertso guda, bertso-herri kirolak, bertsotloia).

Finalean, martxoaren 12an, Argantzunen, talde guztiek erronka ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute. Baina, erronkaz harago, Arabako bertsolaritza eta euskararen festa izango da.

 

bideo spot