Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Arabako 8 eskualdeak

Eskualdeak eta bertsolaritza

araba bertso kuadrilla artekoa eskualdeen mapa

Arabar Errioxa eskualdea

Arabako Errioxan bertso-eskola bat dago, Oionen, helduen talde bat.

Hiru bertsolari daude eta urtero 8-10 bertso-saio antolatzen dira.

Lau ikastetxetan lantzen da bertsolaritza: Oionen, Bastidan, Lantziegon eta Lapueblan. Guztira, 10-12 urteko 120 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.

2016ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko talde batek hartuko dute parte eta Oionen topaketa antolatuko du.

Mendialdea eskualdea

Arabako Mendialdean bertso-eskola bat dago, Kanpezun. Hiru talde daude: heldu , gazte eta 10-12 urteko gaztetxoen talde bat.

Plazatan kantatzen duen bertsolari bat dago eta urtero 4-5 bertso-saio antolatzen dira eskualdean.

Hiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza: Maeztu eta Kanpezuko eskolan, eta institutuan. Guztira, 10-12 urteko 84 ume/gaztek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.

2016ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko talde batek hartuko dute parte eta Kanpezuko topaketa antolatuko du.

Añana eskualdea

Añanan bertsozaletasuna gorantz doa, euskararen ezagutza eta erabileraren eskutik. Gobea,

Langraiz eta Erribera Goitiako ikastetxeetan eta institutuan lantzen dabertsolaritza, tailerren bitartez.

Urtero 2-3 bertso-saio inguru antolatzen dira.

2016ko Arabako Kuadrilla arteko honetan idatzizko talde batek hartu du parte.

Lautada eskualdea

Lautadan 2 bertso-eskola daude: Agurainen eta Zalduondon. Adin guztietako 30 lagun 4 taldetan banatuta.

Plazatan kantatzen duten 7 bertsolari daude eta urtero 25 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Agurain, Araia, eta Dulantziko 4 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 245 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Baita Bigarren Hezkuntzako bi zentroetan ere.

2016ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko 2 taldeek hartuko dute parte eta Araia/Zalduondoko topaketa antolatuko dute.

Gorbeia eskualdea

Gorbeialdean 4 bertso-eskola daude: Legution, Aramaion, Izarran eta Murgian. Adin guztietako 46 lagun 8 taldetan banatuta.

Plazatan kantatzen duten 10 bertsolari daude eta urtero 40 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Aramaio, Legutio, Murgia, Izarra eta Zigoitiko ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urtetako 162 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.

2016ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko 5 taldek parte hartuko dute, eta Izarrako topaketa antolatuko dute.

Trebiñu eskualdea

Trebiñuko Barrendegian Gutxisolo Euskara Elkarteari eta Euskara Zerbitzuaren laguntzari esker abiatu da bertsolaritza.

Urtero 2-3 bertso-saio antolatzen dira.

2016ko Arabako Kuadrilla arteko honetan idatzizko talde batek hartuko du parte.

Gasteiz eskualdea

Gasteizen 6 bertso-gune daude. Adin guztietako 99 lagun 9 taldetan banatuta.

Plazatan kantatzen duten 17 bertsolari daude eta urtero 60 bertso-saio inguru antolatzen dira.

11 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 871 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Gasteizko hainbat institutuetan ere lantzen da bertsolaritza, ikastorduetan irakasle baten eskutik tailer moduan.

2016ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko 4 taldek hartuko dute parte eta Gasteizko topaketa antolatuko dute.

Aiaraldea eskualdea

Arabako Aiaraldean 2 bertso-eskola daude, Amurrion eta Laudion. 21 partaide 3 taldetan banatuta.

Bost bertsolari daude eta urtero 22 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Hamahiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza. Guztira, 10-12 urteko 625 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.

2016ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko talde batek parte hartuko du eta Laudioko topaketa antolatuko du.

bideo spot