Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Txalaparta, boloak eta bertsoa, Kuadrilla artekoaren Araia eta Zalduondoko topaketan

2016/02/14
Arabako Lautadako bi talde eta Legutiokoak aritu ziren Araian eta Zalduondon antolatutako Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 3.topaketan . Eguerdiko potean, bertsotan txalapartaren erritmora; bazkal ostean bertso sorta eta bolo jokoa eta bertsoa uztartu zituzten. Fusion berriak eta denak gozatzeko modukoak.

Arabako Bertso Kuadrilla artekoak aurrera darrai. Lautadako bertso-eskolak antolatutako 3.topaketan 3 taldek parte hartu zuten, hauexek:

Lautadako Sorginetxe
- Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak
Legutioko Bostibaieta

2016 02 13 araia zalduondo 02Araiako tabernetan eguerdiko poteo ezberdina izan zen. Bertako txalapartarien ttakun ttakunez lagunduta 3 taldeen ordezkariak aritu ziren tabernaz. “Egunen zuri” doinuan oinarritu ziren bertsoa eta txalaparta uztartzeako; emaitza fina entzuleentzat eta gozagarrian bertsotan aritu zirenentzat.

Batzuk poteoan eta kantuan ari ziren bitartean sukaldariek primerazko bazkaria prestatu zuten. Lautadan sukaldari finak badaudela ondo erakutsi zuten antolatzaileek.


2016 02 13 araia zalduondo 08Bazkaldu ostean Saioak eta Enarak bertso sorta bat eskaini zuten gitarraz lagunduta. Larunbatean torturaren kontrako eguna zela aprobetxatuz gai hori aukeratu zuten.

Zalduondoko elkartetik atera eta bertako bola tokian, bertsoa eta Arabako bolo jokoa modalitatea uztartu zuten hiru taldeek. Talde kide batek bolo bat bota arte beste bi segidillan, boloetan bertsolarien izenak ipini eta botatzen zirenek ofizio batean aritu behar zuten… Mila konbinazio, zirikatzen besteei, bola botatzen, mugimenduaz… formula ezin hobeago bertsoarekin jolasteko eta gozatzeko.
2016 02 13 araia zalduondo 11


Topaketaren informazio guztia hemen: http://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/saioak/otsailak-13-araia-zalduondo

Zalduondoko bolatokian Arabako bertso Kuadrilla artekoa 2016

bideo spot