Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Martxoaren 12an, Argantzunen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia

2016/03/08
Ia bi hilabetez Arabako hainbat herritan bertso-doinuak piztu ondoren, martxoaren 12an egingo du amaierako festa Arabako Bertso kuadrilla artekoak, Argantzunen. Egun osoko egitaraua izango du, eta kuadrilla artekoan aritu diren talde guztiek hartuko dute parte.

Urtarrilaren 16an Trebiñun aurkeztu, eta sei asteburuz elkartu dira Arabako bertso-kuadrillak. Izarran, Laudion, Araian eta Zalduondon, Kanpezun, Errekaleorren eta Oionen, hiruzpalau talde biltzeko eta kantuan aritzeko arrazoi izan da bertsoa. Eta baita esperimentatzeko arrazoi ere; bertsoei ahalik eta zukurik handiena atera nahian, era guztietako ariketa berritzaileak proposatu dituzte talde antolatzaileek: kirolarekin lotutakoak (bertsotloia, bertso-boloa, herri-kirolak bertsotan), lehiarako aukera ematen zutenak (kopla lehiaketa, bertso-guda) eta musikarekin (trikia eta gitarra). Bertsoarekin dibertitzeko modu berriak ezagutu ditugu, beraz.

Erretiratu aurretik, martxoaren 12an, larunbat honetan egingo du amaiera-festa Kuadrilla artekoak, Argantzunen, Trebiñun. Goizean hasi eta iluntzera arteko egitarauaren barruan, bertsoa eta jai-giroa izango dira nagusi. Kuadrilla artekoan parte hartu duten 14 taldeek bertan elkartuko dira, horixe baita amaierako egunaren helburua: Arabako bertso-mugimendu osoa leku batean kontzentratzea. Ez etorkizunaz hausnartzeko edo txapelketa baten finala ikusteko; kantuan egiteko, eta kantuan eginez ondo pasatzeko. Eta noski: kuadrilla artekoan parte hartu ez dutenentzat ere deialdia irekita dago.

Autobusez Argantzunera joateko  aukera dago, eta goizeko 11:30ean dute taldeek hitzordua  dago. Ordutik aurrera, atsedenik ez: goizean bertso-erronkak, bazkalostean saio musikatua eta bertso-guda, eta arratsalde-iluntzean Orkresta elektrotxaranga eta bertso-ragga. Tartean, txosna, bazkaria, eta giro paregabea. Aurtengo edizioa bukatzeko aurreko azken bertso-ostikoak emateko aukera hoberik ez dago.

Bazkarian, edo autobusean izena emateko

MARTXOAK 12, ARGANTZUN

11:00etan, Autobusa Gasteizko Iparralde Gizarte Etxean 11:30ean, Argantzungo plazan, hitzordua

12:00etan, Herri osoan zehar. Bat-bateko eta idatzizko taldeekin erronkak

14:30ean, Bazkaria, plazan (Eguraldi txarra eginez gero frontoian) Bazkarian (12€) izena emateko deitu Arabako Bertsozale Elkartera: 675 70 79 71

16:30ean, oholtza gainean, Bertso-saio musikatua

17:15ean, oholtza gainean, Bertso-guda

18:30ean, ORKRESTA Elektrotxaranga herrian zehar

20:30ean, Bertso-ragga, Ansotegi tabernan

 2016 03 12 argantzun

 

Argantzunen, Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

bideo spot