Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Izarran, Kuadrilla artekoaren lehenengo topaketa

2016/01/19
Larunbat honetan, Izarran, Gorbeialdeko 5 talde, egun osoko egitarauarekin.
Joan den larunbatean aurkeztu zen Trebiñun 2016ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa, eta larunbat honetan Izarran egingo da lehengo topaketa.
 
Datorren larunbatean (urtarrilak 23) egingo da Kuadrilla Artekoaren lehenengo saioa, non eta Izarran. Gorbeialdeko bertso eskola guztiek hartuko dute parte bertan. Bost talde hauek, hain zuzen ere:
 
Elexpuru ta 4 (Aramaio)
Ez jatzu gustau biher (Aramaio)
4 oinetan poto (Murgia)
Bertsolahariak latxak (Urkabustaiz)
Bostibaieta (Legutio)
 
12:00etan hasiko da eguna, Izarrako frontoiko tabernan, BERTSOTLOIA izango da lehenengo ekitaldia. Izarrako taberna bakoitzean atleta onenen gisa egin beharko dute bertsotan taldeetako ordezkariek: 100 metro oztopo, 200 metro lauak, maratoia...
 
Ondoren, 14:30ean, BAZKALTZERA joango dira denak, Behekoiturri elkartera. Bazkaria irekia da, eta bertan izena emateko bi zenbaki hauetako batera bidali behar da mezua asteazkena (urtarrilak 20) baino lehen: 615739255 / 665700097. 12 eurokoa da prezioa.
 
Bazkalondoren, talde guztien artean BERTSO-ERRONKAK egin beharko dituzte, gutxi gorabehera 16:30etatik aurrera.
 
Bertsozaleontzako zita ederra da, beraz. Ez galdu, ederto pasako duzue eta!
2016-01-23 izarra Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
bideo spot