Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araian eta Zalduondon larunbat honetan, Arabako Kuadrilla artekoaren 3.topeketa

2016/02/09
Hiru taldeen arteko topaketa, egun osoko egitarauan, txalaparta eta bolo jokoarekin bertso uztartzen.

Inauterien ospakizunen ondoren larunbat honetan, otsailaren 13an egingo da Kuadrilla Artekoaren hirugarren topaketa, Araian eta Zalduondon. Lautadako bertso eskolak antolatuta, ondorengo taldeek parte hartuko dute:

- Lautadako Sorginetxe
- Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak
- Legutioko Bostibaieta

12:00etan Araiako Aratz tabernan abiatuko da eguerdiko poteoa. Tabernaz taberna txalaparta eta bertsoa uztartuko dute bertako txalapartariekin. 

Ondoren, 14:30ean, bazkaria Zalduondoko elkartean egingo da. Bazkaria irekia da, eta bertan izena emateko zenbaki hauetara bidali behar da mezu bat asteazkena (otsailak 10) baino lehen: 609258267, 608088648. 12 euro da prezioa.

Bazkal ondoren, fusion berri bat; kasu honetan bolo jokoarekin. 16:30etatik aurrera taldeka bertso-boloan arituko dira.

Topaketa honi buruzko informazio gehiago eta ondoren jarraipena egiteko, sare sozialetan eta interneten: http://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/saioak/otsailak-13-araia-zalduondo

arabako bertso kuadrilla artekoa araian eta zalduondon

bideo spot