Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Manex Agirre Arriolabengoa

Aramaioko bertsolaria. 2000an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko taldean txapeldun. 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketan. Euskal Herriko 2013ko Txapelketa Nagusian ere parte hartu zuen. Hala Bedi irrati libreko Bertxoko irratsaioan ibilitakoa. Arabako Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna eta zuzendaritza kidea izan zen 2013ra arte. Plazaz plaza dihardu.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Laudio, otsailak 1

Manex Agirre Arriolabengoa Hasierako agurra
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko nagusia

Herrikideak zarete Maliko herrixka batean. Zuk Jon Europara alde egin nahi duzu. Zuk Manex ez diozu gauza onik ikusten plan horri.

Zigor Enbeita Zugadi, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko txikia

Manex eta Zigor, Koadrilakoak zarete. Gaur sexu aholkularitza zentro batean egin duzue topo. Egoerak ezustean harrapatu zaituzte.

Manex Agirre Arriolabengoa, Felipe Zelaieta Txurruka 10eko txikia

Zu Felipe ehizan ari zara mendian. Bat-batean hor agertzen da Manex bere txakurrarekin perretxikotan builaka.

Manex Agirre Arriolabengoa Puntuari erantzunak

FRACKING –AN INGURUAN IRITZI EZBERDINAK, BERRIZTAGARRIEKIN MOLDA AL GAITEZKE?

Manex Agirre Arriolabengoa Bakarka, gaia emanda

Eguna alaitu dizun berria jaso duzu.

Zigoitia, otsailak 28

Manex Agirre Arriolabengoa Puntuari erantzunak

1. ZURETZAT PAZIENTZIA BERTUTEA AL DA? 2. MONOTONIAK INOIZ NEKATZEN AL ZAITU? 3. ALDAKETAK BIZITZAN EZ DIRA ERREZAK,

Manex Agirre Arriolabengoa Bakarka, gaia emanda

Urteak joan dira eta zuk bertan jarraitzen duzu.

Manex Agirre Arriolabengoa Bukaerako agurra
Manex Agirre Arriolabengoa Hasierako agurra
Manex Agirre Arriolabengoa, Felipe Zelaieta Txurruka Hasierako agurra

Manex eta Felipe Guardia Zibilak zarete, Melillako hesian igota dauden etorkinak jaitsarazteko agindua jaso duzu. Hesi azpian zaudete hesian igota dauden etorkinei begira.

Manex Agirre Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre Simon 8ko txikia

Aireportuan zaudete. Iñaki, fakturazioa egiterakoan, Manex lagunak pasaportea kadukatuta daukala esan dizu.

Asier Rubio Hidalgo, Manex Agirre Arriolabengoa 10eko txikia

Zuek Asier eta Manex, pisu-kideak zarete. Biak nekatuta zaudete bata bestearen utzikeriaz. Gaur galtzontzilo batzuk agertu dira sofan.

Gasteiz, martxoak 21

Manex Agirre Arriolabengoa Hasierako agurra
Manex Agirre Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre Simon 8ko nagusia

• Manex eta Iñaki bikotea dira. Denboraldi bat elkarrekin ibili ostean, elkarrekin bizitzea erabaki dute. Etxerako erosi beharreko zerrenda egiten dabiltzala, eztabaida sortu da euren artean. Manexek ez du, inola ere, telebistarik nahi euren etxean; Iñakik, ordea, ez du nahi telebista gabeko etxe batean bizi.

Oihane Perea Perez de Mendiola, Manex Agirre Arriolabengoa 10eko txikia

• Oihane eta Manex bikotea dira. Asteburua pasatzera furgonetan joan dira. Bidean aurkitu duten izkina batean aparkatu eta bertan lo egitea erabaki dute. Lo seko daudela, kanpotik leihoa jotzen hasi dira. Goizeko 4rak dira eta izututa esnatu dira.

Manex Agirre Arriolabengoa Puntuari erantzunak

1.HAUTESKUNDE URTEAN DENA DA PROMESA, 2.TXAPEL BATEKIN EZIN ESTALI BI BURU,

Manex Agirre Arriolabengoa, Zigor Enbeita Zugadi Sei puntuko motza

• Manex Korrikako testigua daraman korrikalaria da, goizeko 05:00ak dira eta oraintxe hartu berri du lekukoa. Zigor, furgonetan doan antolatzailea, azkarrago joatea komeni dela ari zaio esaten . Ezinean doa, topera.

Manex Agirre Arriolabengoa Bakarka, gaia emanda

• Begietan ebakuntza egin eta berehala etxera bidali zintuzten. 48 ordu pasatu behar dituzu begiak estalita. 24 ordu pasatu dira oraindik. kontziente ez zinen gauza askoz ari zara konturatzen.

Manex Agirre Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre Simon Iparragirrerena

• Manex eta Iñaki super-heroiak dira. Konturatu dira azken aldian euren super-botereak galtzen ari direla.

Manex Agirre Arriolabengoa Kartzela

• Amonaren etxean bere gauzen kutxa bat aurkitu duzu. Ezin sinetsita zaude bertan dauden gauzekin.

Manex Agirre Arriolabengoa Bukaerako agurra