Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Zigor Enbeitak irabazi du azken finalaurrekoa eta erabakita geratu da finaleko seikotea

2015/03/07
Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak; martxoaren 21an, jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian.

Langraiz Okako Kultur Etxean larunbat arratsaldean, 60 lagunen aurrean, Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatu zen. 2.itzuliko hirugarren saio honetan ondorengo bertsolariek kantatu zuten:  

Paula Amilburu (Aramaio)

Jagoba Apaolaza (Gasteiz)

Ander Solozabal (Gasteiz)

Iker Pastor (Zalduondo)

Xabi Igoa (Aramaio)

Zigor Enbeita (Abornikano)

Veronica Domingo aurkezleak jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Zigor Enbeitak lortu zuen puntu gehien, 342 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Zigor Enbeita 342

Xabi Igoa 333,5

Paula Amilburu 317,5

Iker Pastor 287,5

Ander Solozabal 283,5

Jagoba Apaolaza 273

Azken finalaurrekoa izanda, itxita geratu da txapelketa honen sailkapena. Bertsolariek jokatutako bi saioen puntuazioaren arabera hauexek dira lehenengo sei sailkatuak, beraz, finala jokatuko dutenak:

Manex Agirre (Aramaio)

Oihane Perea (Zalduondo)

Zigor Enbeita (Abornikano)

Iñaki Viñaspre (Gasteiz)

Xabi Igoa (Aramaio)

Ruben Sanchez (Gasteiz)

Bigarren itzuliaren hiru finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta egon da: Ekaitz Elorriaga, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe, Iker Elexpuru. Idazkari lanetan Ainhoa Aizpurua

Finala martxoaren 21ean, larunbata, Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko da. Sarrerak salgai daude Printzipal Antzokiak ematen duen ohiko bideetatik, hau da, takilean bertan, telefonoz eta Printzipal Antzokiko web gunean.

Saioaren argazkiak, bertsolarien puntuazioak ariketaz ariketa, kronika eta gaiak hemen

http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabakotxapelketa/saioak/langraiz-oka-martxoak-7