Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Arabako Bertsolari Txapelketa martxan dago

2015/01/17
Urtarrilaren 25ean Dulantzin hasiko da, martxoaren 21ean bukatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian. 18 bertsolarik parte hartuko dute.

Arabako Bertsozale Elkarteak 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du. Langraiz Okan aurkeztu da, finalaren aurreko azken ekitaldia jokatuko den aretoan.

Txapelketa datorren igandean, urtarrilaren 25ean abiatuko da, Dulantzin, eta martxoaren 21ean bukatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalaurrekoetan egituratuko da, Dulantzi, Laudio, Legutio, Aramaio, Zigoiti eta Langraiz Okan jokatuko dira, jaialdi formatuan.

18 bertsolarik parte hartuko dute; 2013ko 5 finalistek eta 2014an jokatutako kanporaketetan sailkatutako 13k. 6 finalaurrekoak bi itzulitan banatuko dira. Bertsolariek bi finalaurrekoetan kantatuko dute eta bi saioen arteko puntu metaketak emango die giltza finalean sartzeko.

Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen web guneanwww.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanalawww.bertsoa.com, sare sozialetan eta ETB1ean “Hitzetik Hortzera” bertsolaritza saioan.

arabako bertsolari txapelketa aurkezpena 2015

Argazki gehiago hemen