Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zigor Enbeita Zugadi

Bertsolaria. Mutikotan Gasteizko Bertso-Eskolaren sorreratik (1982) ikasle. San Prudentzio Sariketan urteroko partaide eta txapeldun bi urtez. Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakari izandakoa. Arabako Bertsolari Txapelketan ohiko partaide eta txapeldun 2003an eta 2006an. Kuadrilla artekoan Urkabustaiz taldean parte hartu du, beste saio edo plazez aparte.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Langraiz, otsailak 5

Zigor Enbeita Zugadi Hasierako agurra
Zigor Enbeita Zugadi, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko nagusia

Zigor eta Manex betiko bi lagun min dira. Gaur elkarri kontatu diete, Zigor general frankista baten biloba dela, eta Manex gerra zibilean frankistek fusilatutako batena. Orain arte horretaz hitz egin gabe zeuden.

Peru Abarrategi Sarrionaindia, Zigor Enbeita Zugadi 8ko txikia

Peru eta Zigor bi lagun dira. Odola emateko kanpaina abian jarri dute beraien auzoan. Ez dute sekula eman baina beraien gurasoek behin eta berriro esan dietelako etorri dira odola ematera. Urduri eta beldurtuta daude biak itxaron gelan.

Zigor Enbeita Zugadi, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 10eko txikia

Oporretan joan dira Indiara. Bertako familia batekin hartu dute ostatu eta afaltzeko intsektuak eskaini dizkiete jateko. Zigor probatzeko desiatzen dago, Rikardok ordea, nazka aurpegia jarri du.

Zigor Enbeita Zugadi Puntuari erantzunak

1. Aspertzen zarenean zer egiten duzu? 2. Watsapeatu edo lagunei deitu,

Zigor Enbeita Zugadi Bakarka, gaia emanda

Gaur berriro ere zure semea etxera heldu eta bere logelan gorde da.

Zigor Enbeita Zugadi Bukaerako agurra

Aramaio, martxoak 18

Zigor Enbeita Zugadi Hasierako agurra
Izar Mendiguren Cosgaya, Zigor Enbeita Zugadi 10eko nagusia

Kamioilariak dira, beraien lana dela eta Grezian daude. Bide ertzean dagoen hostal batean gelditu dira afaltzen eta bertan eskatu diete errefuxiatu batzuk mugaz bestaldera eramateko. Izarrek baietz esan nahi du, Zigorrek ordea, ez du horren argi ikusten.

Zigor Enbeita Zugadi, Asier Otamendi Alkorta 8ko txikia

Zigor, abokatu bulego batean egiten du lan, gaur Asier laguntzaile jarri diote. Berarekin hizketan konturatu da bere bikotekide ohiaren bikote berria dela.

Zigor Enbeita Zugadi, Andere Arriolabengoa Bengoa 10eko txikia

Zigor eta Andere zunba klase batetik irten berri diren bi lagun dira. Elkarri komentatzen hasi dira, klasean dantzatutako abestiak oso matxistak izan direla.

Zigor Enbeita Zugadi Puntuari erantzunak

1. OSO ALDAKORRA DA GURE GIZARTEA, 2. BELDURRIK AHAL DIOZU EZEZAGUNARI? 3. HARRESIAK EZ DIRA HARRIZKOAK SOILIK,

Zigor Enbeita Zugadi Kartzela

Bizitza osoan seguru izan duzun ideia zalantzan jarri duzu.

Zigor Enbeita Zugadi Bukaerako agurra