Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Andere Arriolabengoa Bengoa

Aramaioko bertsolaria. 16 urterekin Aramaioko Bertso-Eskolan ikasle. Arabako Eskolarteko Txapelketan, San Prudentzio sariketan, Bertxoko Sariketan, Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu du. 2010eko Arabako Kuadrilla artekoan txapelduna izan zen Aramaioko taldean. Arabako Bertsolari Txapelketaren Talde Antolatzaileren kidea izan da eta Arabako Bertsozale Elkartearen zuzendaritzan Sustapen arduraduna izan da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Zigoitia, otsailak 12

Andere Arriolabengoa Bengoa Hasierako agurra
Andere Arriolabengoa Bengoa, Serapio Lopez Ortueta 8ko nagusia

Andere Garoña itxi zenetik, 2013an, langabe dago. Gaur Serapio ikusi du Garoñaren kontrako kartelak jartzen, antza berriro irekitzeko asmoa daukate.

Jagoba Apaolaza Castro, Andere Arriolabengoa Bengoa 8ko txikia

Jagoba eta Anderek snorkel egiteko ekipoa erosi eta urtegira joan dira probatzera. Uretan sartu eta berehala atera dira izututa.

Iker Agirre Uribarren, Andere Arriolabengoa Bengoa 10eko txikia

Gaur Iker udaletxera joan da, zerga bat birritan kobratu diotelako. Batetik bestera bueltaka izan dute, harik eta Andere udaletxeko langilearen leihatilara iritsi den arte.

Andere Arriolabengoa Bengoa Puntuari erantzunak

1. Gustora gaudenean denbora ihesi, 2. Zenbat denbora galtzen dugu egunero?

Andere Arriolabengoa Bengoa Bakarka, gaia emanda

Azken boladan konturatu zara eguraldiak ere eragina duela zugan .

Andere Arriolabengoa Bengoa Bukaerako agurra

Aramaio, martxoak 18

Andere Arriolabengoa Bengoa Hasierako agurra
Asier Otamendi Alkorta, Andere Arriolabengoa Bengoa Hasierako agurra

Gizentasun morbidoa duten bi lagun dira, honek osasun arazoak sortzen dizkiete. Sabela murrizteko ebakuntzek duten arriskuez jakinaren gainean jarri eta gero, Asierrek, arriskua hartu nahi du, Andere ordea, ez da ausartzen.

Andere Arriolabengoa Bengoa, Serapio Lopez Ortueta 8ko txikia

Andere parrandan atera da lagunekin. Poteoan dabiltzala, txizagura sartu zaio eta edukiontzi artera hurbildu da pixa egitera. Halako batean Serapio udaltzaina etorri zaio isuna jartzera

Zigor Enbeita Zugadi, Andere Arriolabengoa Bengoa 10eko txikia

Zigor eta Andere zunba klase batetik irten berri diren bi lagun dira. Elkarri komentatzen hasi dira, klasean dantzatutako abestiak oso matxistak izan direla.

Andere Arriolabengoa Bengoa Puntuari erantzunak

1. OSO ALDAKORRA DA GURE GIZARTEA, 2. BELDURRIK AHAL DIOZU EZEZAGUNARI? 3. HARRESIAK EZ DIRA HARRIZKOAK SOILIK,

Andere Arriolabengoa Bengoa Kartzela

Bizitza osoan seguru izan duzun ideia zalantzan jarri duzu.

Andere Arriolabengoa Bengoa Bukaerako agurra