Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Jarraitu Arabako finala zuzenean

2017/03/31
Irrati zein interneten izango da bihar Gasteizen jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako finala ikusteko edota entzuteko aukera.

17:30ean hasiko da bihar Gasteizko Printzipal antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala: 

Manex Agirre (Aramaio), Iñaki Viñaspre (Abetxuko), Oihane Perea (Zalduondo), Serapio Lopez (Baranbio), Xabi Igoa (Aramaio), Asier Otamendi (Gasteiz) ariko dira oholtza gainean. Sarrerak Printzipal antzokiak ematen dituen ohiko bideetatik eskura daitezke.

Hara joateko aukerarik ez edukiz gero, finala jarraitzeko beste hainbat modu izango da. Batetik, Hala Bedi eta Radio Vitoria irratiek emisio berezia egingo dute zuzenean. Eta, Interneten, www.bertsoa.eus atariaren bidez jarraitu ahal izango da finala. 

Igandean, Hitzetik Hortzerak finalaren laburpena eskainiko du 15:00etatik aurrera eta astelehenean, www.bertsoa.eus atariak bertsoaldien hautaketa zintzilikatuko du.