Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Felipe Zelaieta Txurruka

Mallabiatarra (Bizkaia) sortzez, baina Gasteizen bizi da. Azken urteotan Arabako Bertsolari Txapelketan bertso kantari. Halaber, Kuadrilla artekoan eta plaza-saio askotan ere. 2012tik Bertsoaren Saltsan Bertso-Eskola irakaslea da. Zenbait urtez, Arabako Bertsolari Txapelketan antolakuntza lanean jardun du.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Laudio, otsailak 1

Felipe Zelaieta Txurruka Hasierako agurra
Jagoba Apaolaza Castro, Felipe Zelaieta Txurruka 8ko nagusia

Lagunak zarete eta bakarrik bizi zarete. Zuk Jagoba gustura bizi zara horrela. Gaur Felipek elkarrekin bizitzeko proposamena egin dizu.

Felipe Zelaieta Txurruka, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 8ko txikia

Felipe eta Jon, zuek erresidentzia batean ezagutu zineten agureak zarete. Aurten gida-baimena kenduko omen dizuete eta azken aukera aprobetxatu nahian alabaren kotxea lapurtu eta oporretan joan zarete.

Manex Agirre Arriolabengoa, Felipe Zelaieta Txurruka 10eko txikia

Zu Felipe ehizan ari zara mendian. Bat-batean hor agertzen da Manex bere txakurrarekin perretxikotan builaka.

Felipe Zelaieta Txurruka Puntuari erantzunak

LANGABEZIAN DAGO GAURKO GAZTERIA, NAHI TA EZ JOAN DIRA ASKO ATZERRIRA

Felipe Zelaieta Txurruka Bakarka, gaia emanda

Zure esku dagoen guztia egin arren, beti gehiago eskatzen dizu.

Zigoitia, otsailak 28

Felipe Zelaieta Txurruka, Oier Arbina Vadillo 10eko txikia

Felipe eta Oier , zahar egoitzako bi agure zarete. Orain konturatu zarete, nahi gabe batak bestearen pastillak hartu dituzuela, efektu arraroak sentitzen dituzue.

Felipe Zelaieta Txurruka Puntuari erantzunak

1. ZURETZAT PAZIENTZIA BERTUTEA AL DA? 2. MONOTONIAK INOIZ NEKATZEN AL ZAITU? 3. ALDAKETAK BIZITZAN EZ DIRA ERREZAK,

Felipe Zelaieta Txurruka Bakarka, gaia emanda

Urteak joan dira eta zuk bertan jarraitzen duzu.

Felipe Zelaieta Txurruka Bukaerako agurra
Felipe Zelaieta Txurruka Hasierako agurra
Manex Agirre Arriolabengoa, Felipe Zelaieta Txurruka Hasierako agurra

Manex eta Felipe Guardia Zibilak zarete, Melillako hesian igota dauden etorkinak jaitsarazteko agindua jaso duzu. Hesi azpian zaudete hesian igota dauden etorkinei begira.

Felipe Zelaieta Txurruka, Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko txikia

Zu Felipe, lanean ari zarela, e-mailez bideo bat bidali diozu ustez lagunari, baina berehala ohartu zara nagusiari bidali diozula erratuta. Peru nagusia kontu eske etorri zaizu.