Urtarrilaren 17an aurkeztuko da 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa

2015/01/12
Azken finalaurrekoa jokatuko den Langraiz Okako Gizarte Etxean aurkeztuko da Arabako Bertsolari Txapelketaren edizio berria, datorren larunbatean goizeko 10:45ean.

Arabako Bertsozale Elkarteko kideek eguenean emango dituzte Txapelketari buruzko xehetasunak. Parte hartzaileek bertan izango dira.

Txapelketa urtarrilaren 25ean hasiko da eta martxoaren 21ean bukatuko da.

2013ko txapelketaren aurkezpena