Araba

Uda beroa bertso munduan

2013/09/17
Araban udako bertso-saioen laburpena

Udazkenean kurtsoa hasten da, neguan gabonak daude, udaberrian loreak eta udan jaiak. Eta zenbat maite ditugun jaiak, e? Bai, eskutik doaz bertsoa eta jaia eta aurten ere horrela izan da. San Juanetan hasi eta abuztu bukaera arte hogeita hamazazpi saio izan dira gurean. Mota ezberdinetakoak izan ditugu: librekoak, musikarekin, desafioak, jaialdiak, umeentzako saioak... Hala ere, hau ez da gelditu iraila iristearekin. Saioek jarraitzen dute eta entzuleok, oraindik ere, gose gara.

Araban udako bertso saioak