Ostiral honetan abiatuko da OHOLTZAPETIK, Ozaetan

2016/04/04
Entzulea epaile, lau saiotan banatuta Arabako 16 bertsolarien artean 4 sailkatuko dira Legutioko finalerako. Finalean ez da irabazlerik egongo.

Ostiral honetan, Ozaetako Iduai Jauregian OHOLTZAPETIK egitasmoa abiatuko da. Egitasmo berria da Arabako Bertsozale Elkarteak martxan ipini duena: “Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile”

Arabako 16 bertsolarik parte hartuko dute, lau saiotan banatuta. Oholtzarik gabeko aretoetan jokatuko dira 4 saio hauek, lau herritan.

Publikoaren epailetzaren arabera, finalerako sailkatuko da saio bakoitzaren bozkatuena. Beraz, finalean, oholtza gainean, 4 bertsolarik kantatuko dute.

Normalean, txapelketa eta halakoetan, epaileen esku egoten da balorazio-lana egitea, eta, kanpotik begiratuta, lan zaila izatearen itxura izan dezake. Bai, badu bere zailtasuna, baina entzuleentzat erronka ere izan daiteke: saioa adiago jarraitzea ekar lezake, bertsoei ordura arte ikusi gabeko ertzak ikusteko aukera eman dezake… Parte hartze aktiboagoa eskatuko du, azken finean.

Finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.

Datak hauexek dira:

Apirila 8, ostirala, 20:30, 1. Jardunaldia, Ozaeta, Iduia Jauregian
Iñaki ViñaspreJulen ZulaikaIzar MendigurenOrlando Arreitunandia Gai-jartzailea: Nieves del Alamo

Apirilak 15, ostirala, 20:30, 2. Jardunaldia, Murgia, Liburutegian
Oihane Perea , Asier OtamendiIker AgirrePeru Abarrategi Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta

Apirilak 22, ostirala, 20:30, 3. Jardunaldia, Agurain, Zabalarte etxean
Manex AgirreZigor EnbeitaFelipe ZelaietaAsier Rubio Gai-jartzailea: Marta Ugarte

Maiatzak 6, ostirala, 20:30, 4. Jardunaldia, Amurrio, Kultur Etxean
Xabi IgoaJon Ruiz de PinedoJuan Mari JuaristiPaula Amilburu Gai-jartzailea: Oier Suarez

Finala, Maiatzak 13, ostirala, 20:30, Legutio
Saio bakoitzaren irabazleak