Araba

Bihar ostirala, azken eguna BBG lehiaketan bideo klipa aurkezteko

2017/05/04
Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa iritsi da azken txanpara ere eta azken egunak dituzue zuen bideo klipak aurkezteko.

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa iritsi da azken txanpara ere eta azken egunak dituzue zuen bideo klipak aurkezteko, hain zuzen, maiatzaren 5ean amaituko da epea zuen lanak bidaltzeko. Animatu sari bikainak daude jokoan eta! Gainera, Maiatzaren 13an Bertsoa Bizi Gazte egun paregabea pasako dugu bailara guztietako arabar gazteok Legution; bideo klip emanaldia, sariak, bazkaria, gazteen bat bateko bertso finala, kontzertuak… Badakizu, elkartu 3 lagun gutxienez eta egizu bertso, rap edo abesti baten melodiaren gainean zure bideo klipa. Animo!!!