Araba

Lautadako bikoteak eskuratu du Bertxoko finalerako lehenengo txartela

2013/11/06
Eskuernagan jokatutako 1.kanporaketaren kronika

Aurreko larunbatean, azaroak 2, Eskuernagan jokatu zen 2013ko Bertxoko Sariketako lehen kanporaketa. Bertan bi bikote aritu ziren finalerako txartelaren bila. Alde batetik Errioxakoa Orlando Arreitunandia eta Iker Olabarrieta, bestetik Lautadako bikotea Iker Pastor eta Iñaki Viñaspre, azken honek Oihane Perearen ordez kantatu zuen.

                Lautadatik eta bertatik hurbildutako 25 lagunek goxo-goxo afaldu  ondoren gustura entzun zuten aurtengo Bertxoko Sariketaren formatu berria. Agurrak, ohitura denez Bertxokon, puntuagarriak, ondoren ofizioak, kartzela binaka eta ariketa bereziren batekin lortu zuten saio arina eta umoretsua izatea, bertso ideia eta xelebrekeri bat edo beste ikusi zirelarik. Eta amaierako agurretan guztiek eskertu zituzten bertako giro beroa eta txaloak.

Baina bi bikoteak finalera ezin direnez pasa, Lautadako bikotearen alde egin zuten epaileek, eta hauek lortu zuten finalerako txartela.

                Azaroak 9 eta 15ean jokatuko dira beste bi kanporaketak, Izarran eta Kanpezun, eta 22an finala Agurainen izango da, beraz oraindik Bertxoko hasi besterik ez da egin.

Bideoak ikusgai www.bertsoa.com-en:

Agurrak, Iker Olabarrieta eta Orlando Arreitunaindia 

Agurrak, Iker Pastor eta Iñaki Viñaspre                       

8handian, Iñaki Viñaspre eta Iker Olabarrieta             

8txikian, Orlando Arreitunaindia eta Iker Pastor         

bertxoko 2013 eskuernaga