Araba

Bertsotan ikasteko aukera Gasteizko Udal ikastaroetan; “Bertso lantegia”

2013/09/23
Izena emateko aukera.

Bertsotan ikasteko aukera Gasteizko Udal ikastaroetan; “Bertso lantegia”

Gasteizko Udalak Arabako Bertsozale Elkartearekin batera 2013-2014 ikasturtean bertsolaritzara gerturatzeko aukera emango du Gasteizko Ibaiondo eta Iparraldeko Gizarte Etxean.

Bertsotan egitea ez da zaila, nola egin jakin behar... Doinuak ikasi, errimetara arrimatu eta silabak neurtzen trebatzeko modurik dibertigarriena da bertso-eskola. Bertsolaritzarako hurbilpen baten ostean, bertsoaren sekretuak azaldu eta pixkanaka bat-baterako jauzia egiten saiatuko gara.

Izena emateko azken egunak!! Berandu baino hobeto garaiz!

Izena emateko Bertso lantegia (klikatu izenaren gainean) edota Gasteizko edozein Gizarte Etxetara hurbilduta.

Bi ikastaro izango ditugu:

-Ikasturte osoan zehar, hiruhileko bakoitzean eman behar da izena: Iparralde Gizarte Etxean, astelehenetan arratsaldeko 19:30etik-21:00etara.

-Urritik-abendura: Ibaiondo Gizarte Etxean, asteazkenetan 18:30etik-20:00etara.

 

Animatu, ez zara damutuko!