Araba

Bertsoa Bizi Gazte bideoklip lehiaketa aurkeztu du Arabako Bertsozale Elkarteak

2017/03/10
Gazteen euskarazko sormena bultzatzea helburu duen Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa martxan dago. Arabako Bertsozale Elkartea da ekimenaren sustatzailea eta Arabako Foru Aldundia laguntzailea.

Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Bertsozale elkarteak atzo egin zuten BERTSOA BIZI GAZTE bideoklip lehiaketaren aurkezpen soziala, Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean. Hitz lauz, kantuz, grafitiz eta rap doinuz, gazteen euskarazko sormena bultzatzea helburu duen proiektuaren nondik norakoak eta web gunea. Lehiaketaren oinarriak, sariak eta maiatzaren 13an Legution izango den festa handiaren berri eman zuten hedabideen eta gizartearen aurrean.

14-18 urte bitarteko gazteentzako proposamena da. Gutxienez hiru eta gehienez zortzi laguneko taldea osatu eta bi minutuko bideoklipa bidali beharko da maiatzaren 5a baino lehen. Gazteen euskarazko sormena lantzeko, aurretik 1.000 ikaslerekin egin dute lanketa DBHko 18 ikastetxetan.