Bertso-udalekuetan egon gara, Ondarretan eta Barrian

2014/07/09
Etxaurren ikastolako umeekin Ondarretan eta hainbat lekutako gaztetxoekin Barrian.

Bainujantzia soinean, txankletak oinetan eta toaila sorbaldan jarrita uretara!

Udako solstizioarekin batera bertso-udalekuetara joan gara… Ondarretara eta Barriara.

Ekainaren 24tik 27ra, Ondarretan egon gara Etxaurren ikastolako haurrekin. Etxetik salto batera izan dugu hondartza, horregatik ezkatak atera zaizkigu, piratek ezkutatutako altxor baliotsuren bat ez dugu topatu baina lagun pila bai.

Uztailaren 1etik 7ra Barrian egon gara, leku ezberdinetako 40 gaztetxorekin batera. San Ferminetako Txupiña galdu dugu baina, antzinara jo eta  noblezia bagina bezalaxe Barriako klaustroko XVI. mendeko dantzaldietan aldaka mugitu dugu. Lazarragak ikusiko bagintu!

Datorren urtean ere antolatuko ditugu beste udaleku batzuk. Badakuzue lagunok, hurrengorako ere animatu eta udaz bertsotan gozatu!

arabako bertso barnetegiak collage