Bertso-barnetegia Gabonetan

2014/12/22
Altsasun, Lautada eta Mendialdeko haurrekin, abenduaren 26tik 28ra, bertso-barnetegia antolatu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Aguraingo Kuadrillak.

Altsasun, Arabako Lautada eta Mendialdeko 8-12 urteko haurrentzako bertso-barnetegia antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak eta Aguraingo Kuadrillak.

Hiru eguneko egonaldi honetan, abenduaren 26tik 28ra arte, izena eman duten 22 haurrek bertsolaritzarekin harreman zuzena izango dute. Bertsolariekin zuzeneko harremana dute barnetegietan. Bertso-afaria egiten da, eta haurrek aukera dute haien erreferente direnekin jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jarduteko.

Kantugintza da zutabe garrantzitsuetako bat. Jolasaren bitartez lantzen da eta txanda bakoitzean kantuak sortzen dituzte, guztien artean barnetegiko diskoa osatuz.

Begiraleak bertso munduan eta aisialdian esperientzia dutenak dira.

Euskaraz bizitzeko aukera paregabea!

arabako bertso barnetegiak collage

Gabonetako Barnetegia 2014 Altsasu (1)

Gabonetako Barnetegia 2014 Altsasu (2)

Gabonetako Barnetegia 2014 Altsasu 3