Aurre-kanporaketak Kanpezun hasiko dira

2014/09/22
2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako aurre-kanporaketak asteburu honetan hasiko dira

2015eko urtarrilaren 17an aurkeztuko den Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 35k izena eman dute, beraz, irailaren 27an, urriaren 4an eta 11ean jokatuko diren 5 aurre-kanporaketan 13 bertsolari sailkatuko dira, 2013ko finalistak zuzenean sailkatuta daude.

2013ko txapelketaren sailkapena erabili da aurre-kanporaketetako saioak osatzeko. 2013ko txapelketan parte hartu ez zuten bertsolariak 2013ko sailkapenaren bukaeran kokatu dira orden alfabetikoan.

Aurre-kanporaketetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2013ko txapelketako 5 finalistek izena eman dute 2015eko txapelketan parte hartzeko, beraz, 13 bertsolari sailkatuko dira; orotara, 18 bertsolariko taldea osatuko dute 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan.

5 aurre-kanporaketak 3 egunetan banatuta Kanpezun, Ozaeta eta Elosun jokatuko dira.

10 bertso puntuagarri izango dituzte bertsolariek, ondorengoak:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

Parte hartzaileen biografiak, sailkapena, saioak... hemen aurkituko dituzu http://www.bertsozale.eus/eu/araba/2015eko-arabako-bertsolari-txapelketarako-aurre-kanporaketak

2014-09-27 abtx15 1 eta 2 aurrekanporaketak

2014-10-04 abtx15 3 eta 4 aurrekanporaketak Ozaeta

2014-10-11 abtx15 5 aurrekanporaketa Elosu