Arabako Bertsozale Elkarteak zabalduko du Arabako sagardo garaia

2014/01/12
Aurten Arabako sagardo garaiari hasiera emateko ohorea izango du Arabako Bertsozale Elkarteak.

Arabako sagardogileek urte hasiera guztietan bezala, Arabako Sagardo Berriaren Eguna 2014 ospatuko dute. 

2014ko sagardo garaiari hasiera emango diote Trebiñuko Askartza herriko Trebiñu sagardotegian, urtarrilaren 16an.

Aurten ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEArena izango da kupelak zabaltzeko ohorea.  

Txalaparta, bertsoak eta trikitixa izango dugu bertan. 

Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan TREBIÑUKO ASKARTZA herriko TREBIÑU Sagardotegian izango da.

Informazio gehiago edo afaltzeko erreserba egiteko deitu: Koldo 657736599  Juanjo 685 721593 (Arabako sagardogileak)

Eskerrik asko Arabako Sagardogileak