Araba

Aiaraldea, Lautada eta Gorbeialdeko haur eta gaztetxoak apirilean bertso abenturan murgilduko dira ESPEJON. Izen ematea hastear.

2017/03/08
Aurtengo udaberrian ere ez baduzu planik… zatoz Aiaraldea, Lautada edo Gorbeialdeko bertso abentura egonaldietara. Izen ematea martxoaren 24a baino lehen burutu behar da ONLINE

Arabako hiru eskualdetako udal eta kuadrilekin elkarlanean egonaldiak antolatu ditu Arabako Berstozale Elkarteak udaberriko oporretan bertsoaren inguruan haur eta gaztetxoek hiru eguneko egonaldiak gozatu ahal izan ditzaten. 

 

Arabako Lautadako eta Gorbeialdea eskualdeko  10-13 urte arteko gaztetxoek Apirilaren 11, 12 eta 13an izango dute ESPEJON bertso-abentura. Aiaraldeko kasuan,  8-12 urte bitarteko haurrena izango da aukera, apirilaren 13tik 15era ESPEJON BERTAN.  Plaza kopuru mugatua dago egonaldi guztietan eta izena eman ahalako hurrenkeran egokituko dira plazak. Beraz mugi, Espejo zain duzue ta!

 

Eman izena online dagokizun udalerriaren arabera:

 

GORBEIALDEA: Apirilak 11-13 (Urkabustaiz, Zuia, Zigoitia, Legutio, Aramaio, Arrazua-Ubarrundiako partehartzaileak)

LAUTADA Apirilak 11-13 (Dulantzi, Iruraitz-Gauna, Barrundia, Donemiliaga, Asparrena, Agurain eta Zalduondoko partehartzaileak)

AIARALDEA Apirilak 13-15  (Amurrio, Laudio, Urduña, Aiara eta Artziniegako udalerrietan erroldatutako haurrek lehetasuna)