Araba

Agurainen, EHko Bertso-eskolen Eguna eta taldekako ekimenari buruzkoa Hitzetik Hortzera

2015/11/30
Taldekako ekimenei buruzko Hitzetik Hortzera interneten ikusgai. Eneko Fernandezek, Izar Mendigurenek, Asier Ibaibarriagak eta Amaia Agirrek euren ikuspuntua eman dute.

Azken urteetan ugaritu egin dira taldekako ekimenak, eta taldean bertsotan aritzearen inguruan hausnartuko du Hitzetik Hortzerak igandeko atalean. Oraingo honetan, Eneko Fernandez, Izar Mendiguren, Asier Ibaibarriaga eta Amaia Agirre izango dira bidelagun.

Taldekako ekimenak islatzeko, ia 40 bertsolariren aleak biltzen dituen mosaikoa prestatu du telebista-saioak: hala, azken Bertso Eskolen Egunean botatako bertsoak zeinBardoetan, Kuadrilla Artekoan eta GRan botatakoak ere izango dira entzungai.

Azaroaren 29an, igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzeraren denboraldiko 10. atala ETB1en emititu zen, eta sarean, noiznahi, http://www.eitb.tv/eu/bideoa/hitzetik-hortzera-2013-2015-hitzetik-hortzera-2015-2016/4502698330001/104739/10--atala/ atarian ikusgai.