2017ko Araba Bertsolari Txapelketan izena emateko epea irekita dago

2016/06/17
2017an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea irekita dago, ekainaren 30era arte. Aurtengo udazkenean aurre-kanporaketak eta kanporaketak egingo da.

Arabako Bertsolari Txapelketa 2017an jokatuko da. Txapelketa urtarrilean aurkeztuko da eta apirilaren 1ean bukatuko da. Aurretik, 2016ko udazkenean, hain zuzen ere, aurre-kanporaketak eta kanporaketak egingo da.

-2015eko ediziora sailkatu ez ziren bertsolari guztiek aurre-kanporaketetan kantatu beharko dute (urriak 8 eta urriak 15 jokatuko dira, behar diren aurre-kanporaketak antolatuko dira izena ematen duten bertsolari kopuruaren arabera)
-2015eko ediziora sailkatu ziren bertsolariak sailkatuta daude zuzenean 2016ko kanporaketarako (urriak 28, 29 eta azaroak 4, 5 jokatuko dira 2015eko 12 bertsolariekin eta aurre-kanporaketetan sailkatzen diren beste 12 bertsolariekin)

-2015eko 6 finalistak zuzenean sailkatuta daude urtarrilean hasiko den 2017ko txapelketan (urtarrilak 21, otsailak 5, 12, 19, martxoak 4, 11, 18, apirilak 1) baldin eta izena ematen badute.


2017an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea irekita dago ekainaren 30era arte.
Izena emateko

Arabako Bertsolari Txapelketa