2017ko Arabako txapelketarako kanporaketak urriaren 28an abiatuko dira

2016/10/17
2017ko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko 4 kanporaketa jokatuko dira: Maeztun, Lantziegon, Izarra eta Araian. 13 bertsolari sailkatuko dira urtarrilean hasiko den txapelketarako.

2017ko urtarrilaren 21ean aurkeztuko den Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik hartuko dute parte. 29k eman dute izena, beraz, 4 kanporaketetan 13 bertsolari sailkatuko dira, 2015eko finalistak zuzenean sailkatuta daude eta.

2015eko txapelketaren sailkapenaren arabera osatu dira kanporaketetako saioak. Eta 2015eko txapelketan parte hartu ez zuten bertsolariak sailkapenaren bukaeran kokatu dira, hurrenkera alfabetikoaren.

Kanporaketetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2017ko txapelketarako eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2015eko txapelketako 5 finalistek izena eman dute 2017ko txapelketan parte hartzeko, beraz, 13 bertsolari sailkatuko dira; orotara, 18 bertsolariko taldea osatuko dute 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan.

4 kanporaketak 4 egunetan jokatuko dira ondorengo herrietan:  Maeztun, Lantziegon, Izarra eta Araian.

1.kanporaketa, MAEZTU, urriak 28, ostirala, 20:00, Irati Anda, Juan Mari Juaristi, Felipe Zelaieta, Maddalen Arrausi, Asier Otamendi Unai Bengoetxea Gai-jartzailea: Uxue Diaz de Cerio

2.kanporaketa, LANTZIEGO, urriak 29, larunbata, 19:00, Paula Amilburu, Asier Rubio, Jon Ruiz de Pinedo, . Gai-jartzailea: Lierni Altuna

3.kanporaketa, IZARRA, azaroak 4, ostirala, 20:00, Ander Solozabal, . Gai-jartzailea: Beñat Garaio

4.kanporaketa, ARAIA, azaroak 5, larunbata, 19:00, Peru AbarrategiJon SanchezOier Arbina,     Jagoba Apaolaza Gai-jartzailea: Nieves del Alamo

10 bertso puntuagarri izango dituzte bertsolariek, ondorengoak:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

Parte hartzaileen biografiak, sailkapena, saioak... hemen aurkituko dituzu  http://www.bertsozale.eus/eu/araba/2017rako%20kanporaketak

2017ko Arabako Bertsolari Txapelketarako kanporaketa Maeztu   2017ko Arabako Bertsolari Txapelketarako kanporaketa Lantziego

2017ko Arabako Bertsolari Txapelketarako kanporaketa IZARRA   2017ko Arabako Bertsolari Txapelketarako kanporaketa ARAIA