2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa

2014/07/09
2015eko Txapelketan parte hartzeko izen ematea irekita dago eta txapelketara sailkatzeko aurre-kanporaketak irailan hasiko dira.

Berrituta etorriko da 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa.

            Talde Antolatzailea osatu da eta diseinatzen hasi da 2015eko Txapelketa. Motzean ezaugarri hauek edukiko ditu:

- egitura txikiagoa: bertsolari gutxiagok parte hartuko dute
- parte hartzeko 18 urte bete behar da urte horretan
- bertso gehiago kantatu behar dira saio bakoitzean
- sailkatzeko egitura berria
- zutik kantatu behar da saio guztietan

Honen ondorioz, aurtengo irailaren bukaeran eta urriaren hasieran 2015eko Txapelketan parte hartzeko aurre-kanporaketa batean kantatu beharko dute Txapelketan parte hartu nahi duten bertsolariek, 2013ko finalistek salbu.

Aurre-kanporaketak data hauetan izango dira:

Irailak 27, larunbata 16:30 1.Aurre-kanporaketa, 18:00 2.Aurre-kanporaketa

Urriak 4, larunbata 16:30 3.Aurre-kanporaketa,18:00 4.Aurre-kanporaketa

Urriak 11, larunbata 16:30 5.Aurre-kanporaketa, 18:00 6.Aurre-kanporaketa

Txapelketa urtarrilean hasiko da eta Aste Santu aurretik bukatuko da.