Araba

Albisteak

Arabako bertsolaritzaren inguruko albisteak.
Asier Otamendik irabazi du azken finalaurrekoa Aramaion eta erabakita geratu da finaleko seikotea

Asier Otamendik irabazi du azken finalaurrekoa Aramaion eta erabakita geratu da finaleko seikotea

2017/03/18

Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre dira 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak; apirilaren1ean, jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian.

Asier Otamendik irabazi du azken finalaurrekoa Aramaion eta erabakita geratu da finaleko seikotea - Gehiago irakurri

Aramaion argituko da nortzuk diren Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak

Aramaion argituko da nortzuk diren Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak

2017/03/15

Larunbat honetan Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da, Aramaion. Orain arte, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre dira puntu gehien bildu dituzten bertsolariak. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Aramaioko Kultur Etxean.

Aramaion argituko da nortzuk diren Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak - Gehiago irakurri

Xabi Igoak irabazi du Laudion jokatutako 5.finalaurrekoa

Xabi Igoak irabazi du Laudion jokatutako 5.finalaurrekoa

2017/03/11

Laudion, 2.itzuliko bigarren finalaurrekoan Xabi Igoak lortu zuen puntuaziorik altuena. Finalerako sailkapenean Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek bildu dituzte puntu gehien. Aramaion, hurrengo larunbatean jakingo da nortzuk diren 6 finalistak.

Xabi Igoak irabazi du Laudion jokatutako 5.finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Bertsoa Bizi Gazte bideoklip lehiaketa aurkeztu du Arabako Bertsozale Elkarteak

Bertsoa Bizi Gazte bideoklip lehiaketa aurkeztu du Arabako Bertsozale Elkarteak

2017/03/10

Gazteen euskarazko sormena bultzatzea helburu duen Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa martxan dago. Arabako Bertsozale Elkartea da ekimenaren sustatzailea eta Arabako Foru Aldundia laguntzailea.

Bertsoa Bizi Gazte bideoklip lehiaketa aurkeztu du Arabako Bertsozale Elkarteak - Gehiago irakurri

Aiaraldeko eta Gorbeialdeko haur eta gaztetxoak apirilaren 18tik 20ra bertso barnetegian murgilduko dira. Izen ematea hastear.

Aiaraldeko eta Gorbeialdeko haur eta gaztetxoak apirilaren 18tik 20ra bertso barnetegian murgilduko dira. Izen ematea hastear.

2017/03/08

Aurtengo udaberrian ere ez baduzu planik… zatoz Aiaraldeko edo Gorbeialdeko bertso barnetegietara apirilaren 18tik 20ra. Aiaraldekoen izen ematea, martxoaren 13tik 24ra Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio edo Urduñako Udaletxeetan eta Gorbeialdekoek martxoaren 24a baino lehen Gorbeialdeko Kuadrillako Udaletxeetan.

Aiaraldeko eta Gorbeialdeko haur eta gaztetxoak apirilaren 18tik 20ra bertso barnetegian murgilduko dira. Izen ematea hastear. - Gehiago irakurri

Larunbatean Laudion Arabako Bertsolari Txapelketako 5.finalaurrekoa

Larunbatean Laudion Arabako Bertsolari Txapelketako 5.finalaurrekoa

2017/03/08

Txapelketa 2.itzulian murgilduta, 5.finalaurrekoa jokatuko da Laudion. Aurtengo txapelketa Laudioko Aretan aurkeztu zen, hain zuzen ere, bertan sortu zelako Arabako lehenengo bertso eskola, 1982an. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Laudioko Udal zine aretoan.

Larunbatean Laudion Arabako Bertsolari Txapelketako 5.finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Araban 8 saio antolatu dira korrika kulturalarekin batera

Araban 8 saio antolatu dira korrika kulturalarekin batera

2017/03/08

Korrika Kulturalaren eskaintzan, tartean, Bertso Korrikak izango du lekua. Araban 4 herritan antolatuko dira, euskaltegiko ikasleentzat egokitutako saioak, hauetan: Laudio, Bernedo, Bastida eta Agurain. Horietaz gain, hainbat Korrika Batzordek proposatuta beste 4 saio antolatuko dira, haien artean Erradikalak Gara emanaldi berezia.

Araban 8 saio antolatu dira korrika kulturalarekin batera - Gehiago irakurri

Bertsoa Bizi Gazte bideo klip lehiaketaren aurkezpena egingo dute ostegun honetan

Bertsoa Bizi Gazte bideo klip lehiaketaren aurkezpena egingo dute ostegun honetan

2017/03/06

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiko euskara zerbitzuak BERTSOA BIZI GAZTE BIDEOKLIP LEHIAKETAREN kartela, araudia, egutegia eta WEB gunea aurkeztuko dituzte martxoaren 9an. 2017ko martxotik maiatzera bitartean 14-18 urte bitarteko gazte taldeentzat antolatutako lehiaketa da.

Bertsoa Bizi Gazte bideo klip lehiaketaren aurkezpena egingo dute ostegun honetan - Gehiago irakurri

 Manex Agirrek irabazi du Legution jokatutako 4.finalaurrekoa

Manex Agirrek irabazi du Legution jokatutako 4.finalaurrekoa

2017/03/04

Legution, 75 bertsozaleen aurrean, 2.itzuliko lehenengo finalaurrekoan Manex Agirrek lortu zuen puntuaziorik altuena. Orain arte puntu gehien metatu duen bertsolaria Iñaki Viñaspre da.

Manex Agirrek irabazi du Legution jokatutako 4.finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Larunbat honetan Legution jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 4.finalaurrekoa

Larunbat honetan Legution jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 4.finalaurrekoa

2017/03/01

Txapelketako 2.itzulian hasiko da larunbat honetan. 4.finalaurrekoa Legution jokatuko da. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Legutioko Kultur Etxean.

Larunbat honetan Legution jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 4.finalaurrekoa - Gehiago irakurri