Albisteak

Altxa Kopla Hori! egitasmoa martxan dago

Altxa Kopla Hori! egitasmoa martxan dago

2017/04/25

Udaberri honetan ALTXA KOPLA HORI egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Kopla doinuetan kantatuko dute bertsolariek. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. 8 herritan burutuko dira saioak. Maiatzaren 5ean hasi eta udaberriarekin batera bukatu da, ekainaren 23an. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.

Altxa Kopla Hori! egitasmoa martxan dago - Gehiago irakurri

Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko

Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko

2017/04/20

Igande honetan denboraldiko azken Hitzetik Hortzera saioa izango da ikusgai ETB1en. Aurten mende erdi beteko da 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik eta txapelketa hartatik 2013kora arteko errepasoa eginez, udazkenean iritsiko den Bertsolari Txapelketa Nagusira begira jarriko da telebista programa.

Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko - Gehiago irakurri

Andoni Egañak Xabier Amuriza elkarrizketatuko du Hitzetik Hortzeran

Andoni Egañak Xabier Amuriza elkarrizketatuko du Hitzetik Hortzeran

2017/04/12

2016ko udaberrian, 75 urte bete zituenean, iragarri zuen Xabier Amurizak bertso plazetako ibilbidetik erretiratzera zihoala. Andoni Egaña gidari hartuta bere bizitzaren errepasoa egingo du igandeko programa bereziak: Etxanoko haurtzaroa, seminarioko garaiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak, plazetako bidea, erretiroa... Eta, noski, bere bertso onenak ere ekarriko dira gogora.

Andoni Egañak Xabier Amuriza elkarrizketatuko du Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Nafarroako Bertsolari Txapelketako protagonistak, Bertsoan

Nafarroako Bertsolari Txapelketako protagonistak, Bertsoan

2017/04/11

Finala amaitu eta berehala Julen Zelaieta, Eneko Fernandez, Xabi Terreros, Xabi Maia, Aimar Karrika, Ander Fuentes "Itturri" eta Eneko Lazkoz bertsolarien lehen inpresioak jaso ditu sareko plazak. Horrez gain, Julio Soto txapeldunari egindako elkarrizketa luzea sareratuko da gaur bertan.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako protagonistak, Bertsoan - Gehiago irakurri

Gipuzkoako Herriartekoko finalerdiak erabakita geratu dira

Gipuzkoako Herriartekoko finalerdiak erabakita geratu dira

2017/04/11

Azkoitian, Gabirian, Urretxun, Hondarribian, Abaltzisketan eta Oñatin jokatu dira bigarren faseko azken saioak, eta Erniarraitz 1, Karidadeko benta, Am...ona eta Osinalde taldeak pasa dira finalerdietara.

Gipuzkoako Herriartekoko finalerdiak erabakita geratu dira - Gehiago irakurri

Julio Soto da Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna

Julio Soto da Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna

2017/04/08

1.300 bertsozale inguru bildu dira Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, eta giro beroan jokatu da finala. Julio Sotok eta Eneko Lazkozek jokatu dute buruz burukoa. Azkenean, 925,5 puntu bilduta, Julio Sotok jantzi du txapela, Luzia Goñi 89 urteko bertsolariaren eskutik.

Julio Soto da Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna - Gehiago irakurri

UPV/EHUko Uda Ikastaroak, apirileko BertsoZalean

UPV/EHUko Uda Ikastaroak, apirileko BertsoZalean

2017/04/07

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia gauzatu zen aurreko hilabetearen amaieran, eta onartutako egitasmoaren berri ere badakar hilabete honetako berripaperak.

UPV/EHUko Uda Ikastaroak, apirileko BertsoZalean - Gehiago irakurri

Sei saio izango dira aste honetan Herriartekoan

Sei saio izango dira aste honetan Herriartekoan

2017/04/06

Abaltzisketa, Azkoitia, Gabiria, Hondarribia, Oñati eta Urretxun jokatuko dira Herriarteko bigarren faseko azken saioak. Beraz, asteburu honetan erabakiko da zer taldek abestuko duten Alegian eta Bergaran egingo diren final aurrekoetan.

Sei saio izango dira aste honetan Herriartekoan - Gehiago irakurri

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran

2017/04/06

Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta bertsolariek osatutako zortzikotea ariko da kantuan larunbatean Anaitasunan. Finaleko aleak izango dira ikusgai eta entzungai ETB1en, igandean.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email