Albisteak

Arrate Illaro eta Jon Sarasua Sardinian

Arrate Illaro eta Jon Sarasua Sardinian

2013/10/17

Urriaren 19 eta 20an Sardinian gauzatuko den kantu inprobisatuari buruzko topaketan bertsolaritzaren ordezkari izango dira. Jon Sarasuak bertsolaritzari buruzko hitzaldia eskainiko du lehenik, eta ondoren, Arrate Illarorekin batera arituko da kantuan.

Arrate Illaro eta Jon Sarasua Sardinian - Gehiago irakurri

Sei emanaldik osatuko dute aurtengo Bertsoaroa zikloa

Sei emanaldik osatuko dute aurtengo Bertsoaroa zikloa

2013/10/16

Urriaren 24an hasi eta azaroaren 14ra bitarte, Iruñean egingo den Bertsoaroa zikloak sei saio eskainiko ditu. Besteak beste, hiru bertso saio, Txapelketa Nagusiaren gaineko hitzaldia, "Ez gara Palestinaz ari" ikuskizuna eta Igelaren Bandaren musika emanaldia aurkeztuko dira.

Sei emanaldik osatuko dute aurtengo Bertsoaroa zikloa - Gehiago irakurri

Legazpiko kanporaketako sarrerak amaitu egin dira

2013/10/15

Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa jokatuko da larunbatean Legazpin eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dira. Hortaz, larunbatean ez da lehiatila zabalduko. Datorren asteko Oiongo azken kanporaketarako zein gainerako saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian.

Legazpiko kanporaketako sarrerak amaitu egin dira - Gehiago irakurri

 Mexikon bertsotan; Mexikoren besotan

Mexikon bertsotan; Mexikoren besotan

2013/10/15

Mintzolak antolatutako Munduko kantu inprobisatuaren jardunaldietako bigarren saioa izango da bihar, asteazkena, urriak 16, 19:00etan Amasa-Villabonako Subijana etxean. Miren Artetxe eta Iñaki Murua izango dira hizlariak. Sarrera doan izango da.

Mexikon bertsotan; Mexikoren besotan - Gehiago irakurri

Finalaurrekoetarako sarrerak salgai, www.bertsosarrerak.eu atarian

2013/10/14

Gaur jarri dira salgai Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetarako sarrerak. Osotara, zazpi finalaurreko jokatuko dira, bi itzulitan banatuta. Ohi bezala, www.bertsosarrerak.eu atarian eros daitezke sarrerak. Gogoan izan behar da saio guztietarako aforoa mugatuta dela.

Finalaurrekoetarako sarrerak salgai, www.bertsosarrerak.eu atarian - Gehiago irakurri

Beñat Gaztelumendik irabazi du Altsasuko kaporaketa eta Murgiarako sailkatu da

Beñat Gaztelumendik irabazi du Altsasuko kaporaketa eta Murgiarako sailkatu da

2013/10/13

Beñat Gaztelumendi nagusitu da Altsasun jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketan. Haren atzetik Jexux Mari Irazu, Xabier Silveira, Unai Agirre, Erika Lagoma eta Oihane Perea sailkatu dira.

Beñat Gaztelumendik irabazi du Altsasuko kaporaketa eta Murgiarako sailkatu da - Gehiago irakurri

Hendaiako kanporaketa irabazita, finalaurrekoetan da Julio Soto

Hendaiako kanporaketa irabazita, finalaurrekoetan da Julio Soto

2013/10/12

Julio Soto nagusitu da Hendaian jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketan. Haren atzetik, Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Felix Zubia, Iñaki Apalategi eta Iban Urdangarin sailkatu dira. Orain arte izan den saiorik jendetsuenean, 1.070 bertsozalek bete dute Beltzenia ezker pareta. Altsasun jokatuko da bihar Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketa, saiorako sarrera guztiak salduta direla.

Hendaiako kanporaketa irabazita, finalaurrekoetan da Julio Soto - Gehiago irakurri

"Gaur egun gazteentzat bertsolaritza Iparraldearekin eta Hegoaldearekin proiekzioa duen zerbait da"

"Gaur egun gazteentzat bertsolaritza Iparraldearekin eta Hegoaldearekin proiekzioa duen zerbait da"

2013/10/11

Hendaiarrak dira Maddalen Arzallus eta Miren Artetxe bertsolariak. Oraingoan ez dute Txapelketa Nagusian parte hartzen, baina Hendaiako kanporaketako bezperan, Hendaian eta Ipar Euskal Herrian bertsolaritzak bizi duen egoeraz gogoeta egin dute. Mugaren kontzeptuaz eta bertsolaritzan gaur egun emakumeek duten rola ere mintzo dira elkarrizketa mamitsu honetan.

"Gaur egun gazteentzat bertsolaritza Iparraldearekin eta Hegoaldearekin proiekzioa duen zerbait da" - Gehiago irakurri

Kanporaketa begirako girotze saioa antolatu dute Oionen

2013/10/11

Oionen jokatuko urriaren 26an den Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa baino lehen, girotze saioa antolatu dute gaurko. Xebastian Lizaso eta Arrate Illaro bertsolariekhartuko dute parte, bertako Txandrio bertso eskolako kideekin batera.

Kanporaketa begirako girotze saioa antolatu dute Oionen - Gehiago irakurri

Altsasun jokatuko da igandean Txapelketa Nagusiko laugarren saioa

Altsasun jokatuko da igandean Txapelketa Nagusiko laugarren saioa

2013/10/10

Asteburu betea dator Bertsolari Txapelketa Nagusian. Hendaiako larunbateko kanporaketaren ostean, igandean hurrengoa jokatuko da, Altsasun. Saioa herriko Burunda pilotalekuan izango da, 17:30ean hasita. Sarrera guztiak salduta daude, hortaz ez da lehiatila irekiko.

Altsasun jokatuko da igandean Txapelketa Nagusiko laugarren saioa - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email