Zabaldu da Bertso Udalekuetan izena emateko epea, bertso-eskoletako gaztetxoentzat

2013/03/11
Izena emateko bi epe izango dira. Bertso-eskoletako gaztetxoentzat martxoaren 11tik 27ra, eta gainerako kideentzat, apirilaren 2tik 30era.

Aurten ere 245 gaztetxok eta 45 begiralek izango dute udalekuez gozatzeko aukera.  Txandak uztailean eta abuztuan izango dira, herri hauetan: Bidarrai, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatza.

Etorri ez etorri zalantzan daudenentzat, iazko udalekuetako bideoak ikusgai daude.

Izena emateko formularioa hementxe duzue.

Informazio gehiago behar izanez gero deitu 943 69 41 29 telefono zenbakira.

Orioko txanda batean ateratako argazkia