Xilaba Bertsulari Xapelketaz, Bertsoan

2016/09/13
Donostiako eta Alkizako emanaldiak ere bildu ditu sareko plazak; gainera, datozen egunetako agendari erreparatuko dio.

Xilaba, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa aurkeztu berri da eta haren ingurukoak dakartza Bertsoak aste honetan; bestalde, Joana Itzaina Bertsularien Lagunak Elkartearen lehendakariaren hitzak bildu ditu Bertsoaren kamerak. Xilabaren bosgarren txapelketa da hau eta irailaren 24an abiatuko da. Azaroaren 12an izango du finala.

Euskal Jaietan Donostian izan zen saioa eta Alkizako jaietan izandakoa plazaratu ditu sarean Bertsoak. Datozen egunetan ere izango da ale berriak entzuteko aukera eta bertso horiek entzuteko parada ematen duten plazen agenda osatuko du atariak. Ostiralean, atzera begira jarri eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz duela zenbait urtetako bertsoaldia berreskuratuko du.

Eta bat-batean sortzen diren albisteak ere…Bertsoan

Xilabaz, aste honetan Bertsoan