Xalbador Eguna aurreratuko digute Bertsoan

2016/10/18
Bestalde, Txirrita gogoan Ereñotzun egiten ari diren ekitaldi sortaren baitan, aste honetan izango denaren berri emango du Bertsoak. Era berean, baita Joxe Mari Lopetegiren omenez Irunen larunbatean egingo den ekitaldiaren inguruko xehetasunak ekarri ere.

Bertsolaritzari ekarpena egindako lagunen omenez zenbait ekitaldi izango dira aste honetan eta, noski, horien berri emango du Bertsoak. Batetik, Xalbador Eguna ospatuko da asteburu honetan eta data seinalatua medio, Xalbador bertsolariaren inguruan aritu dira bertsolaritzari eta euskal kulturgintzari loturiko zenbait lagun Bertsoarako. Bestetik, Txirritaren omenez Ereñotzun eta Joxe Mari Lopetegi gogoan Irunen aste honetan izango diren emanaldien berri eskainiko digu sareko plazak.

Bertsoaldiak ere izango ditugu entzungai: berriki Oñatin eta Iruran egindako saioetan botatako aleak zein Bizkaiko Bertsolari Txapelketan eta Xilaban osatutakoak entzungo ditugu. Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz artxiboan arakatu eta Joxe Mari Lopetegiri keinu eginez berreskuratuko du aste honetako bertsoaldia sareko plazak, Bertsoak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako aleak entzungai dira, Bertsoan.