Xabi Igoari egin dio elkarrizketa Bertsoak

2017/07/10
Ostegunean izango da ikusgai eta entzungai Aramaiokoarekin izandako solasaldia sareko plazan. Eta bertsoak, noski, ez dira faltako aste honetan ere.

Bere ibilbideaz, hurrengo asmoez eta bertsolaritzaz oro har hitz egiteko parada Xabi Igoari egokitu zaio oraingoan. Bertsoak Aramaiokoarekin izandako hitz aspertua ostegunean izango da sarean, baina asteazkenean aurrerapen bat ere ikusi eta entzun ahal izango dugu.

Bestalde, udako uztak emandako aleak ere hautatu ditu Bertsoak bertsozaleen platerera eramateko: Iruñeko Sanferminetan botatako bertsoaldiak zein Algortako Bertso Jaialdi Mundialean botatakoak batu ditu sareko plazak aste honetarako. Gaur eta asteazkenean izango dira dastagai, hurrenez hurren.

Azken asteotan egin moduan, atzera begirako ariketa egin eta Bertsolari Txapelketa Nagusiari loturik Bertsoaldi Historikoa berreskuratuko da ostiralean, bestalde, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin. Udan ere, jarraitu bertsolaritza Bertsoaren sareko plazan!

Sanferminetako bertsoaldiak entzungai daude Bertsoan.