Villabonako saio musikatua eta Durangoko Bertso Korrika Hitzetik Hortzeran

2013/03/13
Joseba Otaegi aizkolariarekin izan da Jon Artano

Alaitz Usabiaga eta Oier Larrañaga villabonatarrek lekua jarri zuten, Erreka ostatua. Eneko Sierrak saxoa eraman zuen, Ixak Arrutik gitarra, Amaia Agirrek gaiak eta Alaia Martinek, Jokin Labayenek, Aitzol Barandiaranek eta Uxue Alberdik bertsotarako gogoa. Festa mundiala prestatu zuten tabernan bildu ziren dozenaka lagunentzat; berotasuna kanpoko elur-giroaren kontrastean.


Errekara jaitsi aurretik Arizmendi baserriko mandioan hasi du programako ibilia Jon Artanok. Joseba Otaegik Antonio Senosiainekin apustua jokatuko du apirilaren 21ean Tolosako zezen plazan eta gogor ari da prestatzen erronkarako. Entrenamenduari begirik kendu gabe egon da Artano eta gero Otaegirekin sartu da beheko suaren epelera, Zizurkilgoaren bertsolari garaietako istorioak aditu eta, familia guztiarekin batera bazkari ederra egiteko.

Durangon egindako bertso-korrikako onenak ere emango dituzte. Eneko Abasolo Abarkas gai-jartzen izan zen Plateruenan, kantuan berriz: Miren Amuriza, Aitor Bizkarra, Unai Iturriaga eta Igor Elortza.

HITZETIK HORTZERA: ostiralean, 21:00etan,  ETB-1en. Eta eitb nahieranen.

Alaia Martin eta Uxue Alberdi Villabonako saioan