Urriaren 11n, Senperen, BEE EGUNA!

2014/09/30
Iaz Markina-Xemeinen bizi eta gozatu momentuak gogoan, heldu zaigu EHko bertso eskolen eguna, BEE eguna! Bertso Eskola Arrosak hartu du aurten topaketa bere herrian antolatzeko txanda, eta egitarau hau osatu dugu. Bazkarirako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean dira salgai urriaren 5a arte.

EGITARAUA

12:00  Topaketen hastapena Larraldean (Bertsularien Lagunak Elkartean)

13:00-15:30 Bazkaria Larraldean

15:30-17:00 Kantu ibilaldia Senperera

17:00 Xilaba xapelketako kanporaketa saioa
Bertsolariak: Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Lur Renteria, Xumai Murua, Battitt Crouspeyre

19:00-21:00 Poteoa, Talo jatea, eta kale animazioa

21:00 Pesta Senpereko Gaztetxean
"Bidelapurrak" eta "Guri Bost" taldeen kontzertuak

Oharra:

*Bazkarirako sarrerak webgunean dira salgai Urriaren 5a arte (5a barne)www.bertsosarrerak.eu